Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeak Bilboko Consonni fabrika zaharraren eraikina bisitatu du gaur goizean. Lantegi hori gaur egun Konsoni Lantegia da, eta bertan gordetzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1982tik kultura-ondaretzat jotzen den material industrial higigarria.

Eh Bilduren ekimenez, Batzordeko legebiltzarkideek bertan gordetzen diren piezak ikusteko aukera izan dute, baina datozen hilabeteetan Kultura Sailak Orconerako ontzietara (Lutxana, Barakaldo) eramateko asmoa du.

Bisitan, Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendaria, Armando Llamosas arkeologoa eta Saileko teknikaria eta Javier Puertas eta Ainara Martínez Matía AVPIOP-IOHLEEko kideak izan dira. Bertaratutakoek makineria eta kontserbatutako elementu esanguratsuenak aztertu dituzte, bi taldetan banatuta, COVID neurriak direla eta.

Bertan izan dira EH Bilduko Jasone Agirre Batzordeko presidentea, talde bereko Josu Estarrona, Irune Zuluaga presidenteordea eta Mikel Arruabarrena (EA-NV), Gustavo Angulo (EP-IU) eta Zelai Nikolas (Batzordeko abokatua).
.

Kultura Batzordea Konsoni Lantegiaren eraikinean, Zorrotzaurren, Bilbon / Argazkia: Eusko Legebiltzarra

 

ARTXIBOA:

2021/04/13 Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeak AHVko Labe Garaia bisitatu du Sestaon