Super Da-Ex proiektorea. Film batean agertzeko moduko asmakizuna, Barakaldon egina
Proiekzio kabinak ere ikusi ditugu askotan pelikuletan, baina benetakoak ziren… Gure zinema-aretoetan errealitate bihurtu ziren, eta belaunaldi asko liluratu dute. Euskal industria kabina horietan sartu zen 1944tik aurrera. Urte horretan, Daniel Extremiana Ruizek ekipo zinematografikoak konpontzeko tailer txikia eraldatu zuen.