Ekainaren 20an, zapatuan, zatoz Euskal Herriko industri paisaiarik ederrenetako bat ezagutzera: Araiako (Asparrena, Araba) Ajuria y Urigoitia galdategiko ingurua, Aizkorri-Aratz Natura-Parkearen sarreran. Hor Euskal Herriko lehenetariko siderurgia (burdina egur-ikatz labe garaietan ekoizten zuena) ezarri zuten 1846an, Zirauntza ibaiaren ertzean zegoen burdinolaren instalazioak aprobetxatuz. Iturburu presara aldenduko gara, hor fabrikarako energia ekoizten baitzen; egur-ikatz lortzeko balio zuten basoetan zehar ibiliko gara eta ikatz-biltegiak bisitatuko ditugu; fabrikako nabeak, enpresarioen eta langileen etxebizitzak ere ikusiko ditugu.Gurekin ezagutu industriak eta naturak bat egiten duten leku hori!
Oinezko ibilbide erraza, Araiatik Iturburu presaraino
Bilbotik irtetzeko ordua: ekainak 20, zapatua, 8:45n San Nicolas autobus geltokitik
Bilbora ailegatzeko ordua: 18:30ak aldera
Salneurria: Bazkideak 15€
Bazkideak ez direnak 20€
Autobusa, bisita eta bazkaria barne
Partaide-kopuru mugatua: 25 lagun
Quienes queráis asistir tenéis de plazo hasta el día 18 de junio para ingresar el precio de la inscripción en la cuenta de la ASOCIACIÓN VASCA DE PATRIMONIO INDUSTRIAL Y OBRA PUBLICA: LABORAL KUTXA: IBAN ES64 30350064 20 0640033291.
Deberéis enviar a la AVPIOP-IOHLEE por correo electrónico (avpiop@avpiop.com) el comprobante del pago realizado (escaneado, fotografiado…).
Eskerrik asko
Deja tu comentario