Bizkaiko Industri Ondarea / Patrimonio Industrial de Bizkaia.

Elorrietako Bondeagailua. Zorrotzaurre, Bilbo.

Joaquín Cárcamo Martínez

Bizkaiko Foru Aldundia, 1996

Bombeadora de Elorrieta / Elorrietako Bondeagailua / Elorrieta pumping station. Zorrotzaurre, Bilbao

Mens sana in corpore sano. Elorrietako bonbeatzeko tegia Bilbon.

«1.885.eko eri-beazuneko ¡zurriteak, herri-osasunbidearen gaia bere gordintasun osoan planteatuz, bizkaitar ¡ndustri eta meagintza geldiarazi zituenean, Bilboko hiria, oraindik ere, ¡tsasadarraren urez hornitzen zen; hiriko ur zikinak botatzen ziren ¡tsasadar berberaz. Hilkortasuna gehiegizkoa zen, mileko 40 ¡ngurukoa, gauzak honetara, eztabaida hau laister batean ¡ritsi zela Hiriko Udalera. Hau, 1.890. urtean hasi eta, hurrengo urtean, Valladolid-eko saneamenduzko proiektua egina eta argitaratu berria zuela, jadanik ospedun bide-ingeniaria zen Recaredo de Uhagón-ek aurkezten zuen Mens sana ¡n corpore sano tituludunak irabazten zuen saneamenduzko aurreproiektuen lehiaketa baten deialdia egiten zen. Epaimahaian, Atxukarro bezalako entzute handiko arkitektoak eta Txurruka edo oso deitua zen Orconera-ko zuzendaria William Gilí bezalako ingeniariek, teknika berrien ezagupidea eta proiektu irabazleak aportatzen zuen konponbidearen bideragarritasuna aintzat hartuko zituzten.

Uhagón-ek 1.894. urtean behin betiko proiektua aurkeztu zuenean, Bilbok 63.900 biztanle zituen. Ingeniariak usté handikotzat jo zuen bere burua aurrikuspenetan eta bere kalkuluak 100.000 lagunetako biztanlegorako eta biztanle eta eguneko 100 litrotako ur-kontsumorako egin zituen. Proiektuak -osin beltzak erabat kenduaz- sare bikoitzako aldentze moduko saneamendu dinamiko bat barruhartzen zuen, hau da, itsasadarrera zuzenean ¡xurtzen ziren euri-uretarako lehengo sarea kontserbatu eta, egiazko beharrizanen ia pareko sekziodunak eta gehienak barrutik ikusteko modukoak ez zirela, ur zikinak bakarrik jasotzeko estoldaritza berri bat eraikitzea proposatzen zuen.

Sare berri hau hiru kolektoreez osatuta egongo zen, b¡ ezker bazterrean eta bat eskumakoan, zeintzuek, San Frantzisko eta Atxuritik hasita, Bilboko ur zikinak hartu beharko zituzketela, Mesedeetatik eta Deustutik ¡tsasadarra ur-zub¡en bidez zeharkatuaz Zorrozaurreraino eramateko, non, ondoko makina-etxean ezarritako bonben lana arautu ahal ¡zateko edukizko 12.000 m3-ko biltegi handi bat eraiki behar zela, aipatu bonben egitekoa, diametrozko 60 cm. eta luzerazko 10.123 m.-ko hodi baten bidez, urak, Getxon, La Galea-ko barrutik ¡kusteko modukotunelaren ahoraino bidaltzea zela, bertatik zuzenean eta araztu gabe itsaso zabalera jaurtiko ziratekeela ¡tsas-beheraren gaineko altuerazko zazpi metrotik.»