IOHLEEk ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla, erakusketa zabaldu du Itsasmuseum Bilbaon bere 40. urteurrena ospatzeko

ARS EX INDUSTRIA, el arte como espejo de la cultura y del patrimonio industrial vascos. Una vista de la exposición. / Foto, AVPIOP-IOHLEE.

ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla. Erakusketaren ikuspegi bat. / Argazki: IOHLEE.

Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea (IOHLEE) «ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla» erakusketa ireki du gaur Itsasmuseum Bilbaon. Sorkuntza artistikoaren bidez euskal industrializazioaren aztarnari omenaldia egin nahi dion arte garaikideko erakusketa kolektibo honek hainbat artisten lanak biltzen ditu.

2026ko apirilaren 26ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa hau Elkartearen 40. urteurrenaren ospakizuneko jarduera nagusietako bat da. IOHLEE-k urte honetan hainbat ekintza garatu ditu bere bazkideei zuzenduta, eta erakusketa honen bidez ospakizuna borobiltzen du, artea memoria, emozio eta etorkizunerako proiekzio tresna gisa aldarrikatuz.

 

Euskadiko arte eta industriari buruzko erakusketarik handienetako bat

ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla-k euskal, estatuko eta nazioarteko artisten 36 obra biltzen ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egunera arte sortutakoak. Artistek industriaren unibertso estetikoan, sinbolikoan eta sozialean sakondu dute, pinturaren, eskulturaren, argazkigintzaren, instalazioaren edo bideoaren bidez.

Erakusketa ez da euskal industria-iraganaren islapen hutsa: interpretatu, eraldatu eta berrirakurri egiten du.

Erakusketa Alberto Salcedo Fernández Arte Ederretan doktore eta artearen, lurraldearen eta ondarearen arteko harremanen inguruan ibilbide nabarmena duen komisarioak zuzendu du, indartsua, plurala eta hunkigarria den narrazio bisuala sortuz eta industriak artista belaunaldi askorentzat inspirazio-iturri izan dela balioan jarriz.

Jon Ruigomez, director de Itsasmuseum, Javier Puertas, presidente de AVPIOP-IOHLEE y Alberto Salcedo, Comisario de la exposición y miembro de AVPIOP. / Foto: Juan Carlos Otaola, Cadena SER.

Jon Ruigomez, Itsasmuseumeko zuzendaria, Javier Puertas, IOHLEEko presidentea eta Alberto Salcedo, erakusketaren komisarioa eta IOHLEEeko kidea. / Argazki: Juan Carlos Otaola, Cadena SER.

 

Sustraiekin eta etorkizunarekin lotutako oroitzapena

2025. urtea lau hamarkadako konpromisoa ospatzeko urtea da: euskal ondare kulturalarekin, lanaren memoriaren transmisioarekin, gure paisaia industrialekin eta gizarte- zein kultura-eraldaketekin.
ARS EX INDUSTRIA¸ artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla, erakusketa batetik baino haratago doa. Gure iragan industrialaren balio kulturala defendatu duten pertsona guztiei egindako omenaldia da. Printzipioen adierazpen argia ere bada: ondare industriala ez da soilik kontserbatu behar, inspirazio-iturri izan behar du.

Jon Ruigomez, director del Itsasmuseum,, presentando la exposición ARS EX INDUSTRIA, durante la rueda de prensa. / Foto AVPIOP.

Jon Ruigomez, Itsasmuseumeko zuzendaria, ARS EX INDUSTRIA erakusketa aurkezten. / Argazki: IOHLEE.

 

Hitzaldiak, topaketak eta solasaldiak memoria kolektiboa eraikitzen jarraitzeko

Erakusketa bost hilabetez zabalik egongo da, eta tarte horretan IOHLEEk jarduera-programa publiko zabala antolatuko du: parte hartzen duten artistekin hitzaldiak, elkarrizketa irekiak eta ondarearen, artearen zein industria-historiaren arloko adituekin topaketak, besteak beste.

Euskal ondare industrialak etorkizunean izango dituen erronkei buruzko hausnarketa partekaturako guneak irekitzea da jarduera programa honen helburu nagusia: kontserbazioa, erabilera soziala, berrirakurketa eta belaunaldi berriei transmisioa.

Javier Puertas, presidente de AVPIOP, presentando la exposición ARS EX INDUSTRIA, durante la rueda de prensa. / Foto AVPIOP.

Javier Puertas, IOHLEEeko presidentea, ARS EX INDUSTRIA erakusketa aurkezten. / Argazki: IOHLEE.

 

Artea eta ondarea: beste begirada bat izateko gonbita

ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla erakusketa ez da sorkuntza artistikoaren erakusleiho hutsa; Euskadiren historia hurbila berrinterpretatzeko apustu kulturala baizik. Lan-esperientzia eta sorkuntza garaikidea lotzen dituen zubi bat da, ondare industriala eta irudimen kolektiboa harremanetan jartzen dituena.

IOHLEEk eskerrak eman nahi dizkie bereziki Itsasmuseum Bilbaori, Bizkaiko Foru Aldundiari, baita erakusketaren komisarioari, eta proposamen aitzindari hau posible egin duten Elkarteko talde teknikoaren kide guztiei. Era berean, artisten ekarpena eta honako erakundeen laguntza ere eskertu nahi ditu: Gordailua (Gipuzkoako Foru Aldundia), Rialia Museoa, BBK Fundazioa, BilboArte eta Guggenheim Bilbao, besteak beste.

Alberto Salcedo, comisario de la exposición ARS EX INDUSTRIA, durante la rueda de prensa. / Foto AVPIOP.

Alberto Salcedo, ARS EX INDUSTRIA erakusketaren komisarioa. / Argazki: IOHLEE.

 

Informazio praktikoa:

Itsasmuseum Bilbao
2025eko abenduaren 2tik 2026ko apirilaren 26ra.
Museoko sarrera
Informazio gehiago: www.patrimonioindustrialvasco.com / avpiop@avpiop.com / www.itsasmuseum.eus

.