Mea-kargategiak Bizkaiko meatzaldean. Société Franco-Belgaren Kargategia. Antonio Hernández. 2002

Liburu hau Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen lankidetzarekin egin da.

Ata/ honetan kargategi horien bilakaera labur deskribatzen dugu.

img280-red

Orconera Iron Ore Co. Ltd. mea-kargategiak Lutxanan

Orconera Iron Ore Co. L.ren kargategia da konpainiak 1877ko abenduaren 11n, eta bere Matamoroseko meatzeak Barakaldoko Lutxanako nasekin lotzen zuen meatze-trenbidearekin hatera, inauguratu zuen bosteko multzo hartako azke-na. Konpainiak 464 m-ko emakida bat zuen, 1875ean eskuratua. Errotaberria etxetik Lutxanako Dorrerako tartean, bertan bere kargategiak eta Ibarra Hnos. en Nuestra Señora del Carmen lantegirako trenbide-adar bat instalatzeko.

San Nikolaseko ditxoan, Kadagua eta Galindo ibaien anean kokatutako nasa eta kargategien planoa. Ezkerrean Cía. Orconerak Lutxanan zituen emakidak ageri dira (1875).

San Nikolaseko ditxoan, Kadagua eta Galindo ibaien anean kokatutako nasa eta kargategien planoa. Ezkerrean Cía. Orconerak Lutxanan zituen emakidak ageri dira (1875).

William Gill-ek diseinatutako kargategiak morruak ziren, hormigoizko nasa perpendikularki luzatzen zutenak; ardatzen artean 95,40 m-ko distantzia zegoen. Zurezko zutikoak zeuzkaten euskarri, zur kreosotatuz eginak eta sakon sartuak, bai lehorrean bai itsasadarraren hondoan; hauek, jabaloiak eta aspak zeuzkaten txarrantxa gisa, bertikal zein horizontalean jarrita, eta perno eta metalezko eskuaira eusle edo kartela bidez azaotan bat eginda zeuden.

Zurezko bi plataforma zeuzkaten: Lehena 2.4 edo 5 m-ko altueran, marearen arabera, eta atrakatzeko eta enplegatuei zerbitzua emateko zen. Bigarrenak 8,6 edo 11,2 m-ko ahuera hartzen zuen itsasadarraren mailarekiko, eta bi errail-multzo maldadun zituen gainean, bagoiak iritsi ahal izan zitezen azpian ainguratutako ontzian minerala isurtzen zuten ertzeraino. Kargategi bakoitzaren ahalmena 1.600 tonakoa zen, hau da, egunean 8.000 tona karga zitzaketen, itsasadarreko beste edozeinek baino gehiago inondik ere.

Plano de los muelles y cargaderos de la Ría de Bilbao con las concesiones de la Cía. Orconera en Luchana (1875).

Plano de los muelles y cargaderos de la Ría de Bilbao con las concesiones de la Cía. Orconera en Luchana (1875).

1884an, kargategiak ontzi berrien edukierara egokitzearren, hauek 1.000tik 2.000 tonara igaró baitziren, goiko plata­forma handiagotu egin zuten zati mugikor bat jarriz, eta honetan, berriz, kalapatxa bat, sotoko karga-mailara egokitzen zen hodi teleskopiko batez hornitua.

Portuko eta itsasadarreko obrak amaituta, bertan 8.000 tonarainoko ontziak sartzen hasi ziren. eta konpainia bere instalazioak berregituratzeko planak prestatzen hasiko zen. 1918an ekingo zion planak gauzatzeari. Berregituratze honetan, erdiko bi kargategien ordez lehen aipatuen antzeko beste bat jarri zuten, batetik besterako tartea areagotu eta ontzi berrien luzerari egokitzeko. Halaz, kargategi kopurua laura murriztu zen, baina 1 zk.koa bakar-bakarrik materialak deskargatzeko erabiltzen zutenez, minerala kargatzekoak hiru bakarrik ziren.

Los cargaderos de Orconera, vistos desde la playa de viás en la década de 1880. / Orkoneraren Kargategiak, bide-zelaigunetik ikusita 1880ko hamarkadan

Los cargaderos de Orconera, vistos desde la playa de viás en la década de 1880. / Orkoneraren Kargategiak, bide-zelaigunetik ikusita 1880ko hamarkadan

Kargategiak ontzien zabalera berrira egokitzeko, aurrealdea atzeratu egingo zuten, plataformaren zati mugikorra handitu, eta isurtze-belarriaren inbutua zabalagotu, 7.925 m-ko irismena emanez. Azkeneko emaitza izango da bakoitzaren karga-ahalmena egunean 1.000 tonakoa izatera heltzea, hau da, guztira 3.000 tona, behar adina alegia konpainiak zituen beharretarako. Obrak amaitu eta 1920ko abuztuaren 2ko Errege Agindu batek onartu zituen.

Ontzien edukiera areagotzean, kargategiek hainbat egun eman behar zulen ontzietako bakoitza betetzeko, eta horrenbestez karga-txanda batzuk ezarri behar izan zituzten, itsas trafikoan hainbat eragozpen sortaraziz. Zailtasun hauek gainditzeko, 1930ean Cía. Orconerak kargategien errendimendua areagotzea erabaki zuen, eta horretarako beste aldaketa bat sartu zien, hauda, 3zk.kokargategi zaharraren tokian berrí bat eraiki zuen, zinta sistemaz hornituz hau, orduko 1.250 tonako karga-ahalmena izan zezan, hau da, 5.000 tonako ontziak egun batean karga zitzaketen.

Los cargaderos de la Cia. Orconera en 1883. / Cia Orkoneraren kargategiak, 1883an

Los cargaderos de la Cia. Orconera en 1883. / Cia Orkoneraren kargategiak, 1883an

Kargategi berri honen egitura metalezkoa zen, eta bagoiak erabili beharrean bi zinta garraiatzaile zituen. Lehenak, metalezko zubi baten gainean kokatuak, minerala garraiatzen zuen nitxo-depositu batetik -depositu hau kargategietara zihoazen bideen kokagunean zegoen-, eta gero bigarren zintan isurtzen zuen minerala; honek, hurrena, plataformara eramaten zuen, bidearen amaieran zegoen baskula automatiko batetik igaro eta gero.

Kargategi berriaren plataformak zaharraren hormigoizko oinarria erabiltzen zuen, eta 2. zinta iristen zen metalezko dorre bat ere bazeukan. Muturrean ezpeleta teleskopiodun bat zeukan, polea bidez mugitzen zena, eta polea hauek, bere aldetik, karga ontzian lagatzen zuen beste zinta garraiatzaile bati eragiten zioten. Kargategitik plataformaraino ahuera 9,8 m-koa zen, eta dorrearen muturrerainokoa, berriz, 16,15 m-koa.

Proyecto de reforma de los cargaderos de la Cia. Orconera del año 1918. / Cia. Orconeraren kargategiak eraberritzeko proiektua, 1918koa.

Proyecto de reforma de los cargaderos de la Cia. Orconera del año 1918. / Cia. Orconeraren kargategiak eraberritzeko proiektua, 1918koa.

Hauxe izan zen Cía. Orconerak eraiki eta bere eskutan segitu zuen kargategietako azkena, nahiz 1948an Altos Hornos de Vizcayaren eskutan geratu zen.

1951, Portuko Obren Batzordeak eskaturik, konpainiak konponketa-lan batzuk egin zituen kargategietan. 1968an AHVk Agruminsa sortu zuen eta honek, 1970ean, Cía. Orconera Iron Ore konpainia desegin eta beronen meatze-ondarea eskuratu zuen. 1973an Agruminsak suntsitu egin zuen Lutxanako kargategietako bat, hondamen-egoeran zegoelako.

Gaur egun nahikoa egoera onean dago 5 zk.ko kargategia, 1918tik aurrera 4 zk.koa izango zena. Plataforma mugikorra galdu badu ere, bere zati finkoa gorde du, polea sistema eta guzti. Oraindik ere likido kimikoen zamalanetarako euskarri gisa erabiltzen dute eta, beraz, seguru da aurrerantzean ere zutik iraungo duela.

El cargadero de cinta de 1930 en funcionamiento. / Zintako kargategia 1930ean lanean.

El cargadero de cinta de 1930 en funcionamiento. / Zintako kargategia 1930ean lanean.

 

Estado actual (en 2002) del cargadero nº 5 de la Cia. Orconera Iron Ore. / Cia. Orconeraren 5 zk.ko kargategiaren egungo egoera.

Estado actual (en 2002) del cargadero nº 5 de la Cia. Orconera Iron Ore. / Cia. Orconeraren 5 zk.ko kargategiaren egungo egoera.