Gure industria-paisaia Euskal Herriko kultura ondaretzat ulertzeko
Larogeiko hamarkadan eta industria-paisaia ondare moduan babesteko helburuarekin sortu zen ‘Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y de la Obra Pública’ deritzon elkarteak. 1984.etik hainbat alorreko pertsonek ahaleginak egiten dituzte hain aberatsa den gure ondarearen zabalkundea egiteko, horren aldeko babes-legeak eragiteko. Azken bi mendeetako industrializazio prozesuaren ondoren gelditu diren elementu fisikoak (eta ezagutzari eta emozioei loturiko beste elementuak) gure historiaren eta gure identitatearen parte dira. Horri lotuta hausnarketarako saioak antolatu dira Bilbon UPV/EHUk daukan Paraninfoan, Bizkaia Aretoan:
Apirilak 2, 19.30etan: El río como protagonista del paisaje. Ainara Martinez Matia, Arte-historialaria, AVPIOP-eko kidea.
Apirilak 9, 19.30etan: La industria, fábrica del paisaje. Iñaki Uriarte, arkitektoa.
Maiatzak 6, 19.30etan: Paisaje minero en Euskal Herria. Amaia Apraiz, Arte-historialaria, AVPIOP-eko kidea .
*Maiatzak 9, 16.30etan: Bilbotik Santurtzira itsasuntziz ibilbidea (irteera Pio Baroja inguruko kaitik, Bilbotik). Itsasuntzirako gonbidapenaren erreserba egiteko hemen egin dezakezu, on line: http://bit.ly/1dIkORg Gonpidapenak amaituta daude
[UPV/EHUko Kulturbasque & Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterraren elkarlanari esker. Aurkezpena Iñaki Lasagabaster Herrarte, UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboaren Katedradunak egingo du].
NON: Bilbon, UPV/EHU-ren Paraninfoan, Bizkaia Aretoan, Abandoibarra 3, arratsaldeko 19.30etan. Sarrera doan.»
Deja tu comentario