Factoría de PROFUSA en Barakaldo (Bizkaia)

Factoría de PROFUSA en Barakaldo (Bizkaia)

Productos de Fundición SA enpresa Barakaldoko udalerriko (Bizkaia) Zubileta kaleko z./g.an dago. Lursailaren azalera 110.782 m2-koa da.

Jarduera 30 labeko sail batean harrikatza destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoiztea da. Instalazioaren ekoizte-ahalmena 110.000 t/urte koke eta 300 tona alkaternakoa da.

Koke-ekoizpena, ehotzeko eta nahasteko etapa baten ondoren, harrikatz bituminosoa airerik gabeko destilazio-prozesu baten bidez egiten da, 30 labeko sail batean; bertan ikaztea gertatzen da 1.050-1.350 ºC-ko tenperaturetan, ikatzaren osagai hegazkorren lurrunketa lortzeko. Labean ez da errekuntzarik sortzen; beroa kargarik gabeko ondoko labeen hormen bidez transmititzen da. Prozesu horretan kokea eta gasa sortzen dira, eta ondoren prozesatu egiten dira, alkaterna bezalako produktuak berreskuratzeko.

Kokea labeetatik atera ondoren, itzaltze-dorreraino garraiatzen da. Bertan aspertsio bidezko ur-lainoztatzea eta ur-dutxa bidezko bat-bateko hoztea gauzatzen dira. Sortutako gasa batik bat partikulak arrastatzen dituen ur-lurruna da, eta itzaltze-dorrearen bidez isurtzen da.

Ekoitzitako kokea baheketa- eta sailkapen-eremu batera igarotzen da, eta biltegiratu egiten da, ondoren saltzeko.

Labe-sailean sortutako gasa gorako hodiaren eta gas-kolektorearen artean ur-aspertsio bidez hozteko etapa batera eramaten da; bertan alkaternak kondentsatu ondoren, salmentarako biltegiratzen dira. Gasa hoztea osatzeko, kondentsadore batzuetatik igarotzen da, eta ondoren alkaternaren partikula xeheak ezabatzen dituzten bi iragazki elektrostatikotatik. Jarraian, gasak ur-ukipen bidez ikuzteko hiru dorretan sartzen da gasa, eta azkenik biltegiratu egiten da; gasa labe-sailean erabil daiteke berriz, edo kogenerazio-instalazioan.

Garbiketa-dorreetako ur amoniakalak stripping-etapa batera bidaltzen dira, eta ondoren bi hozte-dorretan eta trukagailu batean hozten dira. Gainera, paraleloko tratamendu fisiko eta kimiko bat dago kutsagarri-kontzentrazioa murrizteko eta ur araztua zirkuitura itzultzeko.

6,5MW-eko potentzia instalatua duen kogenerazio-zentral bat dago. Instalazioak gas naturalaren eta koke-gasaren nahasketa batekin jarduten duten 12 motor ditu, eta gas naturalaren urteko kontsumoa 6.578.872 Nm3-koa da. Sortutako energia elektrikoa lantegian bertan erabiltzen da. Gainera, urtean 49 MWh kontsumitzen dira sare elektrikotik.

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

 

ARTXIBOA:

2016/02/25 La producción de coque en PROFUSA Barakaldo

2016/02/24 The PROFUSA coke ovens battery in Barakaldo, Biscay, Basque Country 

2016/02/22 Desmantelan la batería de coque de PROFUSA (Barakaldo)