Gure neurriko zapata harrapatzen dugunean, gure beharrekin eta berezitasunekin bat datorren zerbaiten bila gabiltza. Era berean, gure oinetakoek gure oin partikularretara egokitzen dira eta bizitzan zehar bidea errazten digute. Esaera zahar horrek, norberaren berezitasunera joz, zapata-industriaren garrantzi historikoa nabarmentzen du. Konsoni Lantegian, neurriko zapata horretako orkoia aurkitzeaz gain, errepikatzeko aukera ere badugu, zapata-orkoien tornu kopiatzaile honi esker.
Zapata fabriketan pentsatzen dugunean, Mediterraneora eramaten gaitu irudimenak. Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan XIX. mendearen azken erdialdean jo zioten oinetakoak egiteari. Garai hartan, batzuek alpargatak baztertu eta larruzko zapatak janzten hasi ziren. Zapatagintzari laguntzeko orkoi-, zola- eta takoi-tailerrak sortu ziren. Hala ere, gutxitan konturatzen gara zapata industriak gure lurraldean izan duen garrantziaz.
Nazario Irizar gasteiztarra da horren adibide. Madrilgo Cuatro Caminos auzoan orkoi-tailer bat jarri zuen 1918an. Tailer horrek, hiriko zapaten industriarako funtsezkoa izango zen. Hiru urte beranduago, garaiko prentsak «orkoi- eta buloi-fabrika nabarmena» zela goraipatzen zuen, egunean 120 pare ekoizten zituen eta. Fabrika horren arrakastak bultzatuta, 1922an beste orkoi-tailer bat jarri zuen Gasteizen, Barnekale Berria kalean.
Nazario Irizar hil arte arduratu zen tailerraz. Orduan, bere alarguna izan zen fabrikaren nagusi, eta Mariano Marco Ibañezekin elkartu zen. Azkenik, 1940ko hamarkadatik 1990ekora arte, Marco familiak hartu zuen orkoi-fabrikaren ardura; horregatik, gasteiztarrek bere azken izena gogoratzen dute gehien: Hermanos Marco Tabar.
Urteetan zehar, egoera ezberdinetara moldatu zen lantegia, teknologia modernoenak inportatuz eta bere beharretara egokituz. Hala, orkoi-kopiatzaile honen kasua: Lacalle Hermanos Gasteizko lantegiak 1945ean egin zuen tornu hau, 1922an Gilman & Son (Springfield, Vermont) marka estatubatuarrak egindako makina bat kopiatuz. Modelo gisa erabili zuen tornua Nazario Irizarrek berak erosi zuen Gasteizko bere tailerrerako.
Nola funtzionatzen du mekanismo konplexu horrek? Makina estatubatuarrak egiten duen bezala, pieza bat («haztagailua» izenekoa) erreproduzitu nahi den orkoiaren ingurutik doa. Forma, gurdi mugikor batera eramaten da, honek, aldi berean, egurrezko tako bat zizelkatzen duelarik. Horrela lortzen da modeloaren kopia zehatza. Makinaren mugimendua General Eléctrica Española markako Unelec motor asinkronoaren bidez lortzen da, eta poleen bidez transmititzen da.
1996ko azaroan, Hermanos Marco Tabar enpresak eman zion tornua Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Ordutik, ondare industrial higigarriaren bildumaren parte da. Gure industrian sektore oso indartsua izan ez arren, euskal industria-ondarean arrastoa utzi duen sektore baten lagina adierazgarria da.
Pieza honi buruz edo Konsoni Lantegian dagoen industria ondarea higigarriaren gordailuko bildumari buruz gehiago jakin nahi baduzu, partekatu zure galderak eta iruzkinak #IndustriaOndareaEtxetik traolarekin.
#EtxeanGeratukoNaiz
Datu teknikoak
Erabilera: Zapata-orkoiak kopiatzeko tornua
Urtea: 1945
Ekoizpena: Lacalle Hermanos, Gasteiz
Eragingailua: Mekanikoa (Unelec motor asinkronoa, gee)
Neurriak 228 x 200 x 110 cm
Jatorria: Hermanos Marco Tabar, Gasteiz
#IndustriaOndareaEtxetik
Kolaboratzailea:
ARTXIBOA: Industria Ondarea Higigarriaren. #IndustriaOndareaEtxetik
2020/04/10 Zang korapilo sare-ehungailua. Itsasorako ehunak: emakume-lana
2020/04/03 Sömme lata-itxigailua. Bilbotik mundura
2020/03/27 Etoile estanpazio-makina. «Made in Gernika» diseinua
2020/03/20 Pavesi P4 artilleria-traktorea. Gerra- eta lan-makina
2020/03/19 Konsoni Lantegia egungo egoerara egokituta: #IndustriaOndareaEtxetik
Deja tu comentario