Gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena argitaratu egiten da.

Zioen azalpenean, Industria-Ondareari buruzko Nizhny Tagilen Gutuna (2003) aipatzeaz gain, paragrafo bat eransten da Industri Ondareari buruzko VIII Titulu bat sartzea justifikatzen duena, eta jarraian transkribatzen duguna.

Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak, IOHLEEk, lege berria argitaratzeaz poten da,  7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari buruzkoa ordezkatzen duena, bere garaian oso aurreratua izana.

ZIOEN AZALPENA

Halaber, VIII. titulua ere gehitu da, industria-ondareari buruzkoa zeina errotuta baitago euskal identitatean, mendeetan zehar bateragarri egin baititu paisaiarekiko eta biodibertsitatearen kontserbazioarekiko errespetuzkoak diren bizimoduak eta ekoizteko erak eta, era berean, bereziki XX. mendean, lotura karakteristiko eta berezia ezarri baitu Euskadiko industria-iraultzaren berebiziko elementuak izandako lan-modu, toki, ofizio eta eraikinekin. Iraultza horrek aldatu egin zituen euskal geografiako hiri eta herri ugaritako bizimoduak eta paisaia, eta esanahi desberdina eta bereizgarria eman zien. Fabrika, lantoki izateaz gain, bilakatu zen familien diru-sarreren iturri eta, gainera, duintasuna erreibindikatzeko, sozializatu eta elkarretaratzeko eta hurrengo belaunaldientzako etorkizun hobea eraikitzeko gune.

VIII. TITULUA INDUSTRIA ONDAREA

60. artikulua.– Definizioa. Industria-ondarea osatzen dute industriarekin lotutako hainbat jarduerak (teknikoak, erauztekoak, teknologikoak, ingeniaritzakoak, ekoizpenekoak eta eraldatzekoak) izandako eboluzioaren testigantza adierazgarria, baita industria-kulturarekin loturiko adierazpenena ere, ematen duten ondasun higiezin, higigarri eta immaterialen multzoa.

61. artikulua.– Industria-ondarearen edukia.

1.– Honako hauek dira industria-ondarearen ondasun higiezinak: teknika- eta industria-jarduerarekin lotutako instalazioak, lantegiak ingeniaritza-lanak eta paisaiak.

2.– Honako hauek dira industria-ondarearen ondasun higigarriak: teknologia-, lantegi- eta ingeniaritza-jarduerekin lotutako tresnak, makineria eta piezak.

3.– Honako hauek dira industria-ondarearen ondasun immaterialak: teknologia- eta industria-jarduerarekin lotutako praktikak, irudikapenak, adierazpenak eta ezagutzak, baita industrializazioaren alderdi sozialak ere, eta bereziki eguneroko bizitzaren aldaketekin eta langileen mugimenduaren historiarekin lotutakoak.

62. artikulua.– Industria-ondarean esku hartzeko irizpideak.

1.– Industria-ondareen babesa ez da bateraezina izango horiek ustiatzeko baimen administratiboekin, baina babesak berekin ekarriko du babesteko gomendiorako kultura-balioak identifikatzen dituzten elementuak kontserbatu beharra.

2.– Bertan behera utzitako industria-jardueren zein berreskuraezinak direnen kasuan beste era bateko erabilerak, publikoak zein pribatuak, ezartzea sustatuko da, bateragarriak badira industria-ondarearen ondasunak kontserbatzearekin eta babestearekin.

 

ARTXIBOA:

2019/05/20 Publicada en el BOPV la Ley de Patrimonio Cultural Vasco que incluye el Patrimonio Industrial.

2019/05/11 El Parlamento Vasco aprueba la Ley de Patrimonio Cultural. Ahora debe cumplirse.

2017/11/27 AVPIOP comparece en la Comisión de Cultura del Parlamento Vasco

2019/02/16 El monumento de los Grandes Molinos Vascos de Bilbao: 10 años de protección… y abandono

2017/06/29 La situación de los Grandes Molinos Vascos y la Ley 7/1990 de Patrimonio Cultural Vasco