Atzo, Euskadiko Industria eta Teknikaren museo bat. Gaur, Konsoni Lantegia Bilbon
Duela 20 urte, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak, IOHLEEk, urte berria zoriontzeko txartel hau egin genuen, gure industri ondarea kontserbatzeko eta balioesteko museo bat goiz zabalduta ikusteko asmoarekin eta, halaber, Euskadi herri industriala izan dela, dela eta izango dela munduari erakusteko ere. Euskal Herriak munduan duen izen ona, neurri handi batean, antzina hasi [...]