Alfa josteko makina, A modeloa (Eibar). Krisi-garaian berritzea
Historiako ia aldi guztietan izan dira krisialdiak. Mendeetan zehar aldaketa sakonak gertatu dira; eta aldaketa horiek eguneroko bizitza, egoera politiko eta soziala, eta, jakina, ekonomia eta eredu produktiboak guztiz aldatu dituzte. Eibarren egindako Alfa josteko makina, A eredua, aukeratu dugu ideia hori adierazteko.