Bellota markako sega. Patricio Echeverría (Legazpi). Altzairu tenplatua lurraren arrasean
Hona hemen 22 hazbete (ia 56 zentimetro) luze eta ertz zorrotz bat duen altzairu kurba eta puntazorrotzeko orria. Bere forma estilizatua da, bere kolore distiratsua, eta, bere barneko aldean, «Herramienta Garantizada. Bellota» dioen grabatu fina dauka. Hala eta guztiz ere, zaila egiten zaigu imajinatzea euskal industria ondarearen mugarri bat dela.