Konsoni Lantegia bisitatzeko deialdi berria
Urtarrilaren 18tik aurrera, 2019ko barikuetan, arratsaldeko seiretan, gure industri ondarearekiko hitzordua izango duzu. Konsoni Lantegirako bisita gidatuetarako deialdi berria, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Zorrotzaurren jagoten duen bilduma (makina, lanabes eta tresna ugarik osatuta) ezagutzeko. Bisitok, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea, IOHLEEren laguntzaz, sormenak eta berrikuntzak euskal industrian izan duten funtsezko garrantzia izango dute izpide. [...]